Pfizer-en txertoaren letra txikia
Biontech eta Pfizer enpresek garatzen ari diren txertoak %90eko eraginkortasuna duela iragarri zuten atzo, itxuraz oso albiste ona den honen letra txikia aztertu dugu Izortze Santin eta Koldo Garciarekin.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Txertoaren 3. fasearen lehen analisi batek %90eko eraginkortasuna erakutsi duela azaldu zuten Biontech eta Pfizer etxeek, «urrats izugarria da gizateriarentzat», azken honetako kontseilari-ordezkariaren arabera. Europar Batzordeak 300 milioi dosi erosteko hitzarmena iragarri du eta Espainiako Gobernuak maiatzerako 10 milioi dosi emateko moduan izango direla...
Ez ote doaz iragarpenak zientziaren aurretik? Astero Izortze Santin eta Koldo Garciarekin egiten dugun solasaldian aztertu dugu gaia, iragarpenaren letra txikian sartu dira biak, agintariak egiten ari diren iragarpenak egiteko azkarregi dela nabarmenduz.
Oraindik bide luzea du txertoak, atzo iragarritako emaitza onek ere erpin asko dituztelako.