IRRATIA

Zergatik ez dira elur maluta guztiak berdinak?

Iker Ibarluzea meteorologoarekin elurra zer den ikasi dugu; Zein egoeratan eta nola sortzen den, noiz iristen den lurrera, zein faktorek dute eragina fenomenoan...

Elurra urrian

Este navegador no soporta el elemento audio.


Larunbatero moduan, Iker Ibarluzea meteorologoa izan da ASTEBURUKO HARIA magazinean. Aste honetan Ibarluzearen ustez, gizakioi ilusio gehien eragiten digun fenomenoa, elurra, zer den ikasi dugu.

Besteak beste, jakin ahal izan dugu elurra ez dela egoera izoztuan edo egoera likidoan dagoen ur-tanta bat, bien tarteko zerbait baizik. Baita Euskal Herrian, azken hamarkadetan erregistratu den elurterik bortitzena 2018. urteko urtarrilean eman zela, eta horiek ez zirela agentzia meteorologiko publikoengandik aurreikusia izan.