«Korrika egite hori aitzakaia hutsa da, benetan nahi duguna bi elkarte hauei laguntzea da»
Aritz Egea mendi lasterkariak azaroaren 14an "Eguzkiak iraun bitartean" elkartasun erronka burutuko du Izazpi mendian. "SuperH" eta "Baila con EM" elkarteek babesten dituzten ikerketa prozesuei laguntzeko dirua biltzea izango da ekimenaren helburua. Horretarako, Ezkiotik Izazpira joan etorrian ibiliko da urretxuarra eguzkia ateratzen denetik ezkutatzen den arte. NAIZ irratian izan dugu Aritz Egea eta azaldu du.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Azaroaren 14an “Eguzkiak iraun bitartean” elkartasun erronka burutuko du Aritz Egea mendi korrikalariak Izazpi mendian. Helburua "SuperH" eta "Baila con EM" elkarteek babesten dituzten ikerketa prozesuei laguntzea da. Hain zuzen, haur minbiziaren eta esklerosi anizkoitzaren inguruko ikerketak babesten dituzte aipatutako bi enpresa horiek. Horretarako, Ezkiotik Izazpi mendira eguzkia irteten denetik ezkutatzen den arte joan etorrian ibiliko da Egea. Gurean izan dugu urretxuarra eta garbi utzi nahi izan du korrika egite hori «aitzakia hutsa» dela, benetan nahi dutena «bi elkarteei laguntzea» dela.
Ondorioz, Egeak egingo duen erronka sinbolikoa izango da. «Benetan garrantzitsua bai kirolari bai klubek dohaintzan emandako materialen zozketaren bidez dirua lortzea izango da», dio urretxuarrak. Gaineratu du, «bildutako diruaren ehuneko ehuna» aipatutako bi elkarteei bideratuko zaiela. Zozketa horretan parte hartzeko txartelak kronoak.com webgunean erosi ahal izango dira, eta zuzenean dohaintza egiteko aukera ere izango da.
Bestetik, Azore Uharteetan izan da Egea, Golden Trail Championship txapelketan lehian. Sailkapen nagusian 14. postuan amaitu zuen urretxuarrak eta «espero baina emaitza hobeagoa» lortu duela azaldu digu.