Hauteskunde gaua askatutako esklabuari beldurra dion lurraldean
Este navegador no soporta el elemento audio.
Mikel Reparaz Extramiana (Arbizu, 1975) kazetariak bost urte pasa zituen Ameriketako Estatu Batuetako berriemaile lanak egiten. Hortik dario 'Las grietas de América: Bajo la piel de un país dividido' plazaratu berri duen liburuan azaltzen den ezagutza eta ikerketa maila indartsua, musikaz eta bizipenez osatua dagoena, eta Amerikako Estatu Batuetako egungo egoeran atentzioa jartzen duena historikoki lurralde honek pairatzen duen arrazakeria hizpide duelarik. Black Lives Matter izebergaren punta besterik ez da, eta hona iristeko eman diren aurrera eta atzera pausuez hitzegiten du liburu honek.
Gaur, presidente berria izendatzeko hauteskunde egunean, Mikel Reparaz-ekin hitz egiteko aukera izan dugu Bigarren Kafean.