IRRATIA

«Proiektu bakoitza egiten dugun azkena izango dela pentsatzea gustatzen zaigu»

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea (Jon Iraundegi)

Este navegador no soporta el elemento audio.


'Aldatzen Laguntzen' antzerki taldeko Ion Martinez 'Txiki' (Donostia, 1980) eta Saioa Royo (Donostia, 1975) gerturatu dira gaur Bigarren Kafearen estudiora. 

2010ean sortu zuten antzerki taldea, eta arrakasta handia izan dute urte hauetan zehar. 'Oteiza =/= Gizartea' lanarekin sarituak izan dira, 'Ispilua' antzezlanarekin 50 emanalditik gora egin dituzte, 'Amets Zirkoa Salgai' lanarekin egun oso gaurkoa den amets egitearen zailtasuna agerian utzi zuten, eta 'Birritan Bortxatua', azken proiektuan, gure gizartearen arazo gordinenetako batean murgildu dira. 

Emanaldien aforo murrizketak nola bizi dituzten kontatu digute, begiak irakurtzen ikasi dutela aitortu digute eta beraien azken lana aurkeztu digute.