Drag kultura da 'Txorimalo: normalaren uxatzaile' ikuskizuneko protagonista
Txorimalo: normalaren uxatzaile' ikuskizunaren helburua Drag kulturak izandako ibilbidearen errepasoa egitea da. Yogurinha Borovaren ibilbide artistikoa eta Ibai Fresnedoren ikuspegi kritiko eta aktibistatik abiatuko da obra.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Yogurinha Borova (Eduardo Gaviña) aktorea, abeslaria, kabaretaria, transformista eta argazkilaria da. Ibai Fresnedo, aldiz, aktibista maritxua eta EH-ko sexu askapen mugimenduko kidea da.
Eta hain zuzen, biak elkarrekin proposamen multidiziplinarra egingo digute 'Txorimalo: normalaren uxatzaile' proiektuaren bidez. Bertan esposaketa txikia, ikus-entzunezkoak, abestiak, performance-ak eta eztabaidarako guneak izango dira.
Urriaren 20tik 23ra Bilboko Aldama Fabre Gallery aretoan izango dira ikuskizunak, arratsaldeko 20:00tatik aurrera.