IRRATIA

'IndiFest' herri indigenei eskainitako zine jaialdia ezagutu dugu

Bartzelonan, abian da 'Indifest' jaialdiaren XIII. edizioa. Herri indigenetan, bertatik, bertako begiradaz eta bertako ahotsez ekoitzi, sortu eta landutako filmak dira bertan ikusgai. Aurtengo edizioa, berezia, nola ez, online da, urriaren 12an abiatu zen eta urriaren 16a bitarte luzatuko da.

Indifest 2020

Este navegador no soporta el elemento audio.


Aitor Liendo barakaldoarra arduratzen da Bartzelonan burutzen den 'Indifest' zine jaialdiaren komunikazioaz. Berak aurkeztu digu kultur taretan zine jaialdi berezi hau. Berezia, ez baititu erakusten herri indigenetaz ari diren lanak. Herri indigenetatik datozen lanak baizik: eurek eginak, euren begiradatik, euren kontaketatik.

XIII. edizioa du aurtengoa jaialdiak, eta pandemiaren eraginez online egiteko erabakia hartu dute. Urriaren 12an hasi eta urriaren 16a bitarte, www.indifest. org webgunean ikusgai da jaialdi osoa. Orotara 24 lan daude ikusgai, eta solasladi eta eztabaidaguneak ere badira.