Leire Barandiaran: «Irudimena, sormena eta jolasa da zientzia»
Este navegador no soporta el elemento audio.
Kimikan lizentziatua eta nanozientzian masterra du Leire Barandiaranek. 6 urte daramatza CIC Nanogune-ko parte izaten eta, gaur egun, ikerketa postdoktorala egiten ari da bertan. Proteina mutanteak sortzea da bere ikerketaren hildo nagusia eta nanozelulosarekin egiten du lan.
Nanozelulosa hainbat industria-sektoretan aplikatzen den biomateriala da, besteak beste, sektore farmazeutikoan, elikaduran, kosmetikan, elektronikan, eta abarretan. Erresistentzia, arintasun, biobateragarritasun eta iraunkortasun handiko propietateak ditu, polimero plastikoei lehia eginez. Ehunen eta organoen ingeniaritzan ere balio erantsi handiko aplikazioak ditu, eta 3D bidezko ehunen bioinprimaketaren edo bioelektronikaren euskarri gisa erabiltzen ari da.
Hori guztia azaldu digu Leire Barandiaranek Bigarren Kafean.