IRRATIA

Beiruteko itzalei ahotsa eman nahi die Maria Aizpuruk 'Sombras de Beirut' dokumentalean

Maria Aizpuruk Libanora egindako bidaiaren kontakizuna izan nahi du 'Sombras de Beirut' dokumentalak. Lana abian du Aizpuruk, baina behar bezala borobiltzeko berriz bidaiatu eta testigantza berriak jaso behar ditu. META 2020, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenaren bidez diru bilketa abian jarri du bidaia egin eta dokumentala amaitzeko beharrezko finantzaketa eskuratzeko.

Beirut |Maria Aizpuru

Este navegador no soporta el elemento audio.


Lagun baten bidez, bazuen Maria Aizpuruk Libanoko errefuxiatuen aditzea. Ez zuen bi aldiz pentsatu,  eta aukera izateaz bat,  kamera eskuan hartuta hilabeteko bidaia egin zuen zuzeneko testigantzak jaso eta dokumental moduan lantzeko.

Horixe da 'Sombras de Beirut' dokumentalaren abiapuntua. Lana behar bezala borobiltzeko ordea, testigantza gehiago behar ditu Aizpuruk eta horretarako berriz bidaiatu nahi du Libanora. Proiektua finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Adundiak abiatutako META 2020 ekimenaz baliatu nahi du Maria Aizpuruk. Crowdfunding kanpaina honetan foru aldundiak bikoiztu egiten du jasotako diru kopurua.

Bere lehen bidaian, Libanon, Beiruten ikusi eta bizitakoak kontatu dizkigu Maria Aizpuruk kultur tartean.