Doinuetatik haratago | Unai Gimenez
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bigarren Kafea
«Kapitalismoak bereganatu duen trap-a iritsi zaigu Euskal Herrira», Unai Gimenez Gonzalez 'Dimitri' ren (Altza, 1990) hitzak dira. Zuzeneko soinu teknikaria da fikziozko lanetan. El Hoyo eta Errementari filmetan edo Go!Azen telesailean lan egindakoa da.
Bigarren Kafeko 'Doinuetatik Haratago' podcast-ean parte hartu du, bere abesti gustokoenak azaltzeko. Hip-hop, trap eta rap-aren munduan murgildu gara berarekin. Baina zaila egin zaio abestiak aukeratzea, eta berriro itzuliko dela hitz eman digu.