IRRATIA

Asteburu honetan ekingo dio Realak Iberdrola Ligari. Deportivo izango dute aurkari txuri-urdinek.

Iberdrola Liga hasi da, baina Realak ezin izan zuen lehen jardunaldia jokatu, talde txuri-urdinak Rayo Vallecano zuelako arerio. Hala ere, Euskal Herria Kopa irabazita gogotsu dira gipuzkoarrak asteburu honetan Deportivoren aurka ligari ekiteko. NAIZ irratian izan da Itxaso Uriarte Realeko jokalaria, eta ligari ekiteko «gogotsu» daudela aitortu du.

Reala Euskal Herria Kopako txapeldun. / realsociedad.eus

Este navegador no soporta el elemento audio.


Realak ezin izan zuen Iberdrola Ligako lehen jardunaldia jokatu, izan ere, Rayo Vallecano zen aurkaria, aurre-denboraldia beste taldeak baina beranduago hasi zuen taldea. Hala eta guztiz ere, Euskal Herria Kopa irabazita, bigarren urtez jarraian gainera, gogotsu daude gipuzkoarrak ligari ekiteko. Asteburu honetan, Deportivo izango dute aurrean txuri-urdinek, beraz galizara bidaiatuko du Natalia Arroyoren taldeak.