IRRATIA

Gramofonoa x 2

Gramofonoa txikia

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gerra Hotzaren garaian, Errusiako Gobernuak ideologia burgesaren aurkako borroka indartzeko, ondorengo musika taldeak debekatzea aholkatu zuen: B52 taldea, militarismoagatik; Depeche Mode, apolitikoa izateagatik; Donna Summer, Rod Stewart eta Madonna erotismoagatik. Culture Club taldea homosexualitateagatik; Motorhead inmorala izateagatik; Blondie eta Madness indarkeriagatik.

Espainia frankistaren Informazio eta Turismo Ministeriok ere zentsuratu zuen The Beach Boys taldea kaliforniarraren  'Student demostration  time'   kantua ikasleen  manifestazioetako indarkeriaz  hitz  egiten  zuelako.

'Gloomy Sunday' kantuaren historia ere  bitxia da. Abestiaren izenburuak, literalki igande iluna edo igande tristea esan nahi du. 1933an,  Rezs  Seress  piano-jole  hungariarrak  konposatu  zuen eta  zortzi  urte  geroago, Billie Holiday  handiak  ospetsu  egin zuen kantua. Hungariako  agintariek  baina debekatu egin zuten kantua jende aurrean jotzea, kantua suizidiora gonbidatzen zuela argudiatuta.

Asko izan dira zentsuratutako kantua, Gramofonoaren bigarren saio honetan indarkeria hartu dugu ardatz zentsuratutako abestiekin fonoteka  osatzeko. Hemen adituko dituzuen abestiak.

 

Cardiac Arrest - Madness

He hit me (and I felt like a Kiss) - The Cristals

Mack the knife - Louis Armstrong

Charlie Brown - The Coasters

Student Demostration Time - Beach Boys

Rumble - Link Wray

Gloomy Sunday - Billie Holiday

Thatcherites - Billy Brag

Look at your game girl- Charles Manson

California Dreamin - The Mama's & The Papa's

My way - Robbie Williams

Urban guerilla - Hawking

I punt a spell on you - Screamin' Jay Hawkins

Rape me - Nivana