«Urteak daramatzagu bilerak eginez, baina aurrerapausorik eman gabe»
Pandemia eragin nabarmena izaten ari da kirol arloan baita ere. Pilotan ez ezik, aizkolariek ere uko egin diote Federazioaren Euskal Herriko Txapelketari. Lehen mailako 12 aizkolarik eta bigarren mailako 8ik, prentsaurrekoa eskaini zuten Diman, Federazioari planto egingo diotela adierazteko. Honen harira, NAIZ irratian izan dugu prentsaurrekoan bertan erabakiaren berri eman zuena, Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarra. Azaldu du, urteak daramatzatela bilerak eskatuz eta eginez, «baina aurrerapausorik eman gabe».
Este navegador no soporta el elemento audio.
Pilotan ez ezik, aizkora munduan ere eragina izaten ari da egungo egoera. Aizkolariek uko egin diote Federazioaren Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeari. Erabakia adierazteko, prentsaurreko bat eskaini zuten Diman lehen mailako 12 aizkolarik eta bigarren mailako beste 8ik. Gurean izan dugu Aitzol Atutxa prentsaurrekoan bertan erabakiaren berri eman zuen aizkolaria, eta esan du urteak daramatzatela bilerak eginez, «baina aurrerapausorik eman gabe».
Egoeraren ondorioz, aizkolariek beraien txapelketa propioa osatzea erabaki dute, eta bestetik, Federazioaren aldetik, «mehatxuak» jaso dituztela ere aitortu du Atutxak. «Hau guztiaren ondorioz, elkarte propio bat sortzea erabaki dugu, hemendik aurrerako txapelketak antolatu ahal izateko», dio dimoztarrak.