Unai Pascual Ikerbasque-ko irakasleak klima aldaketaz duen ikuspuntua azaldu du Madrilgo Kongresuan
Klima aldaketaren legearen tramitazioak aurrera darrai Espainiako Kongresuan, eta horren baitan, zenbait adituren inpresioak entzun ahal izan ziren pasa den astean Trantsizio Energetikoaren eta Erronka demografikoaren Batzordean. Horien artean izan zen Unai Pascual, Ikerbasqueko irakaslea. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Amaia Zurutuza
Zeintzuk ote dira une honetan klima aldaketaren arrisku nagusiak? Zeintzuk dira horiei aurre egiteko lan ildo estratejikoak? Zertarako balioko du klima aldaketaren legeak?
Galdera horiek guztiak argitzen saiatu zen Unai Pascual Ikerbasqueko irakaslea pasa den astean Madrilgo Kongresuan. Horiek guztiak gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu.