Jon Maya «Zinemaldiko galak zuzentzea apasionantea izan da»
Jon Maya dantzaria pasa da gaur 'Bigarren Kafea' saiotik nahiz eta aitortu digun dela 8 urte hartu zuela azken kafea, infusio zalea da errenteriarra. Zinemaldi honetan maiz aditu dugu bere izena, bere sinadura daramate edizio honetako 4 galek eta 'Bizimina' dokumentala aurkeztu du.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Jon Maya dantzariaren bisita jaso dugu 'Bigarren Kafea' saioan. Buru belarri aritu da Zinemaldi honetan. Harkaitz Cano idazlearekin batera edizio honetako lau galak zuzentzeko ardura hartu du. «Gu garena islatzen saiatu gara galetan» azaldu digu dantzariak. 4 galen diseinua gutxi ez, eta Euskal Zinemaren Galan aurkeztu du 'Bizimina' dokumentala.
'Bizimina'-k zinema dokumentala dantzarekin hibridatzen du. Pieza independente batzuen bidez, kontakizun bat osatzen da, eta bertan topatzen dute elkar gaur egun hainbeste kostatzen zaizkigun emozioek: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena. Koreografiak hobeki sentiarazteko eta lagun egiteko balio duen kontakizun bat taxutzen du.
Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzendu dute dokumentala Jon Maya Kukai dantza taldeko zuzendariarekin batera.