IRRATIA

Twitch plataforma euskalduntzeko bidean

Ainhoa Azkue streamer euskaldunak sinadura-bilketa bat jarri du martxa, Twitch plataforma ezagunari euskara hizkuntzen zerrendara gehitzea eskatzeko. Horrek euskarazko edukiak sortzea ahalbidetuko luke, euskal komunitate bat osatzearekin batera.

Twitch plataformaren logoa. (TWITCH)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Azken urteetan internetak izan duen arrakastaren ondotik, hainbat streaming plataforma sortu dira. Youtube da agian ezagunena, baina badira beste hainbeste. Tartean Twitch, azken urteetan bolo-bolo dabilena eta bideo-jokoetan espezializatu dena.

Kontua da gaur egun Euskal Herriko gazte gehienek kontsumitzen dituztela era batera edo bestela bertako edukiak. Baina, beharturik daudela eduki horiek beste hizkuntza batuetan kontsumitzera.

Horrekin amaitzeko helburuz, sinadura bilketa bat jarri du martxan Ainhoa Azkuek, Nebukai izenpean eduki digitalak sortzen dituen euskal streamerrak. Twitch plataforma ezagunari euskara hizkuntzen zerrendara gehitzea eskatzeko. Horrek euskarazko edukiak sortzea ahalbidetuko luke, euskal komunitate bat osatzearekin batera.

Hemen sinatu zenezake eskaera.