IRRATIA

Plastikoa birziklatzeko makina bat Euskal Herritik Senegalera

Ndank Ndank elkarteko kide da  Eli Domingez, eta  Angel Gallo, aldiz,  Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Lankidetzan plastiko birziklatzeko makina bat ari dira sortzen Senegalgo Dionewar herrirako, bertako plastiko hondakinak biltzea da helburua.

Ndank Ndanak elkarteko irudia

Este navegador no soporta el elemento audio.


Senegalgo kostan pilatzen ari den plastikoarekin kezkatuta, Bergarako Ndank-Ndank elkartea harremanetan paratu zen Mondragon Unibertsitateko Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritza Graduarekin. Helburua zen makina bat sortzea, kostako plastikoa bildu eta plastiko hori berrerabiltzea.

2012an jaio zen Bergaran Ndank Ndank elkartea. Bergaran bizi den Mamadou Santio senegaldarra ezagutu zuen Eli Domingezek, eta bi herrialdeen harremana sustatzeko sortu zen Ndank Ndank elkartea, hezkuntza- eta osasun-arlora bideratuko dute lankidetza, eta proiektuen artean dago plastikoa biltzeko gailua sortzea.

Mondragon Unibertsitatearen eta Ndank Ndank elkartearen bideetan, Holandako Dave Hakkens diseinatzaile gurutzatu zen. Diseinatzaile honek plastikoa birziklatzeko makina bat sortu eta lau haizetara zabaldu zuen diseinua. Bere helburua zen, nonahi aurki ditzakegun teknologia eta materialekin, eta, gainera, oinarrizko tresnak erabiliz edonork makina hau egin eta erabiltzea. Interneten konpartitu zituen bai makinaren planoak eta baita hainbat bideo ere. Angel Gallo irakasleak izan zuen honen berri, eta ikasleen artean hasi ziren saiakerak egiten, «baina ez zen hain erraza izan, hala ere hainbat prototipo sortu genituen» azaldu du Gallok. Makinaren berri ere izan zuen Eli Dominguezek, eta segituan iduritu zitzaion horrelako makinak batek arinduko zuela Senegaleko kostan bazuten arazoa «gu arduratuak ginen plastikoaren eta zakarraren gestioagatik. Senegalek ez du birziklatze sistemarik eta zakarra erretzera jotzen dute; hondartza eta kaleak plastikoz beteta daude». Bi aldiz pentsatu gabe Eli Dominguez Mondrangon Unibertsitatearekin jarri zen harremanetan «sorpresa bikoitza izan zen, Dave Hakkensen proiektua ezagutu ez, makinak diseinatzen hasiak ziren» azaldu du Elik.

Egia da oraindik plastikoa biltzeko makina ez dutela guztiz bukatu «pandemia honek dena atzeratu du» azaldu du Eli Domingezek. Kontutan hartu behar da lekuan leku, gailu bakoitzak bere berezitasunak behar dituela, eta Gallok kontatutakoaren arabera, ezaugarri bereziak behar ditu Senegalera eraman nahi duten makinak. «Hasierako intentzioa zen elkartuke bat egitea, Senegalgo ikasleak hona etortzea, garrantzitsua baita hango behar zehatzak zeintzuk diren jakitea, makinak aukera asko ditu, baina bertako beharretara egokitu behar da gailua».

Gallok azaldu du hasieran bi makina diseinatu zituztela, lehengoarekin plastikoa zati txikitan zatitzea zen helburua, eta bigarrenarekin, plastiko txiki horiek aprobetxatu eta moldeen bitarteaz beste pieza batzuk sortzea. Baina, gero ohartu ziren deseinu sinpleago bat zela beharrezkoagoa, zerbait sendoagoa «iraupen luzeko makina bat behar genuen egin, edonork erabil dezakeena, eta sendoa. Ezin zara egunero aritu piezatxoak aldatzen». Hasierako diseinua aluminiokoa zen, gero altzairura pasa ziren, baina hori ere aldatu dute kostalean asko sufritzen baitu altzairuak. Energia iturriarekin ere aldaketak egiten dituzte, «motorrak kilo bat batio kontsumitzen zuen, eta hori ez da oso efizientea».

Bizitzen ari garen pandemiaren ondorioz prozesu osoa moteldu egin da, tailerrak ere itxiak egon dira hilabete luzez. Hala ere, aurrera jarraitzen dute prozesuarekin eta laster izango dute plastiskoa birziklatzeko gailua prest Senegalera eraman eta bertan matxan jartzeko.