Pandemoniyua | Miren Gaztañaga
Este navegador no soporta el elemento audio.
2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Miren Gaztañaga aktorea izan da gure gonbidatua. Proiektu batzuk bertan behera geratu zaizkio «betirako galdu dira» beste batzuk atzeratu, baina zortea izan du konfinamendu garaian EITBn proiektu bat atera zitzaiolako, hala kontatu digu. Haren hitzetan, konfinamenduak balio izan du denboran luzatzen ari ziren erabaki batzuk, behingoz, hartzeko.
'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.
'Pademoniun' hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.