Atzerrian dauden euskaldunak, Uztailaren 12ko hauteskundeetan ezin bozkatu
Eskozian bizi den Kepa Mendibilek uste du ezin izango duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarra berritzeko hauteskundeetan bozkatu. Inguruan eta munduan barna bizi diren euskaldun asko egoera berean daudela kontatu digu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Ekainaren 12an amaitu zitzaien atzerrian bizi diren euskaldunei Uztailaren 12ko hauteskundeetan bozkatzeko aukera. Ordea, bozkatzeko behar zuten kodea epez kanpo jaso dute askok. Kontsulatura joatea da atzerrian bizi direnentzat bozkatzeko aukeretako bat baina koronabirusaren krisiaren ondorioz ezinezkoa izan da leku askotan. Hala, «munduan 75.000 euskaldun inguru daude eta jende mordoa bozkatu gabe geldituko da», dio Mendibilek.
Azaldu du atzerriko botoarekin beti egon izan direla arazoak. Edonola, argitu nahi izan du azken urteetan nabaritu dela prozedurak sinplifikatzera jo izan dutela. Baina hauteskunde hauetan, ordea, osasun krisi baten erdian egonik, planifikazio falta sumatu dela gaineratu du.