IRRATIA

Jon de la Cuesta: «Ardura aldetik saltoa eman dut Benidorm telesailarekin»

Benidorm

Este navegador no soporta el elemento audio.


Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da Jon de la Cuesta Olaizola. Bere bidea zinemagintzatik gertu sentitu eta gidoia ikastera joan zen Madridera. Joan eta bertan gelditu. 'Los Serrano' telesailarekin ekin zion bere gidoigile lanari. Euskal Herrian ere lan egin du, 'Mi Querido Klikowsky' telesailean, baina batez ere, Madrilen egin du lan, 'Scam', 'Stoy Vivo' edota 'Aguila Roja' bezelako telesailetan aritu da lanean. 

Duela astebete estreinatu zuen 'Benidorm' telesaila Atresplayer plataforman. «Umoretik abiatu, baina dramarako tartea ere baduen» proiektua sortu eta ekoizten ari da De la Cuesta. Bigarren Kafean aritu da honen inguruko xehetasunak ematen.