IRRATIA

Lanbroa | Txio

Musika pilulak irudia

Este navegador no soporta el elemento audio.


'Lurra' taldearen amaieratik sortu zen 'Lanbroa'. Xabi Dols bateriak eta Karlos Zubikoa baxulariak jotzen jarraitu nahi zutela eta, 2017an Eneko Lekuona gitarristarekin batu ziren, eta handik gutxira, Elena Artia eta Mikel Goñirekin osatu zuten boskotea. Doinu lasaiak jorratzeko asmoz, lehen lana kaleratu dute sareetan martxoan: 'Txio'.

Sei kantuz osatuta dago Lanbroaren lehenengo diskoa. Horietako bakoitza arreta handiz eraiki dute taldekideek: elementu sotil bakoitzak badu bere tokia kantuen baitan, eta abesti delikatu eta sendoak dira aldi berean.