IRRATIA

Kera Deia | Led Zeppeling x 1

kera deia naiz irratia 2

Este navegador no soporta el elemento audio.


Led Zeppeling talde ingelesa izan da asteburu honetako protagonista 'Kera Deia' saioan. 60. hamarkada amaieran sortu zuten taldea Jimmy Page, Robert Plant, John Bonham, eta John Paul Jones-ek.

Gitarrek eramandako soinuarengatik, Led Zeppelin lehendabiziko heavy metal taldeetakotzat jotzen da. Izan ere, bere 'Whole Lotta Love' kantak heavy metalaren estreinako akordeak dituela adierazten dute zenbait adituk, gertatzen den moduan, beste batzuk ez daude ados. Ezin dena ukatu da Led Zeppelin taldeak baduela leku bat ,aski merezita gainera,  musikaren historian.

'Kera Deia' saio honetan, talde ingelesaren ibilbidea aztertzerakoan alde batera utzi dugu kaleratu zuten lehen diska, lehen lan horretan beraien estiloa ez baitzegoen guztiz finkatuta. Kantu ezagunenak ere alde batera utzi ditugu, harribitxi ugari daude haien diskografian ezagunak ez direnak eta entzutea merezi dutenak.

Atentzio berezia paratu diogu talde John Paul Jones baxujoleari eta bateriari, John Boham baterijoleari. Beraiek egiten zuten atzeko lana, garrantzitsuena.