Emakume, artista eta aktibista: Irantzu Lekue artibista
Bergara eta Lizarra lotzen zituen 'El trenico' ren ibilbidea bizikletaz egiteko bide-berde bilakatu zuten duela urte batzuk. Trena bizi-bizi zebileneko paisaiak berreskuratu ditu bere horma-irudiekin Irantzu Lekue artistak, eta Tecnaliarekin partekatutako proiektu bati esker, 'Trenicoa' bere ibilbidean ikusteko aukera ere izango dugu laister batean.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Emakume, artista eta aktibista. Laburbilduz, 'artibista' da bere hitzetan Irantzu Lekue. Arteak funtzio estetikotik haruntzago, salaketarako ere balio behar duela dio, deliberatuki ezkutatzen den hori guztia ikustarazteko. Horretan ari da orain ere neurri haundi batean: 'Aztarnak' izeneko proiektuan ari da lanean buru-belarri artibista gasteiztarra. Garai batean, Bergara eta Lizarra lotzen zituen trenbideari bigarren bizialdi bat eman asmoz.
Geltoki eta bide bazterretako horma endekatuetan, 'El trenico'-ren inguruan sortzen ziren eszenak irudikatu ditu Lekuek, eta hauetan ere emakumearen presentzia ikustarazi nahi zian du: «Baziren 'Trenicoa' gidatzen zuten emakumezkoak, tren geltokietako arduradun zirenak, gure iruditerian besterik badugu ere emakumeek ere egin ziztuzten lan horiek eta ikustarazi nahi izan ditut».
Bere horma irudiak bukatzear, Tecnaliarekin elkarlanean ari da lanean, errealitate-areagotuari esker trenak berriz ere martxan ikusteko aukera izango dugu, gauzak ondo bidean, uda parterako.
Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du dagoeneko Irantzu Lekuek, hainbat diziplinatan emaitza ederrak lortu ditu hemen eta han, Euskal Herrian nahiz naziortean banatuta baitaude bere lanak.
Bere ibilbideaz, lan egiteko moduaz eta etorkizuneko asmoez hitz egin dugu, Janis Joplin edota Mercedes Sosaren doinuak lagun hartuta.
Bere webgunean jaso dezakegu Irantzu Lekueren obraren berrri.