Sara Zozaya: Intimitatea oholtzan
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bigarren Kafea
I EP izeneko lana kaleratuko du ekainean Sara Zozayak, bere bigarren lana izango dena. Erosotasuna bilatuz, euskarara jo du donostiarrak ingelera edo gaztelera alde batera utzita, mezua komunikatzerako orduan, transmisioan, ezer gal ez dadin.
Atmosfera eta ahots trataera ezberdinak dira lan honen ezaugarri bereizgarrienak. Bilboko “El tigre” estudioan grabatu du eta laster ikusiko du argia Sara Zozayaren lan berriak: I EP