IRRATIA

Etxeko Uzta | Elektronika Euskal Herrian (II)

Euskal Herrian elektronikak duen egungo egoera aztertu dugu aktibo dauden 3 dj-ekin. Ines, EKTZ eta Katza elkarrizketatu ditu Ramon Zabaletik 'Etxeko Uztan'.

Etxeko uzta

Este navegador no soporta el elemento audio.


Covid19aren ondorioz berezia izan da 'Etxeko Uzta' saio hau. Ramon Zabalegik ez ditu  ondoan ez 'Izen bako emakumea', ez Asier Bukowski. Elektronikaren ozeano zabalean murgildu da 'Etxeko Uzta' hilabete honetan, Etxeko Uzta | Elektronika Euskal Herrian (I) podcastean landu genuen elektronikaren historia eta baita nazioartean zein Euskal Herrian elektronikak izan duen ibilbidea. Hasiera gazi gozoa izan zen Euskal Herrian, oztopo asko izan zituen elektronikak eta nazioartearekin alderatuta, hona, 10 urteko atzerapenarekin iritsi zen Euskal Herrira. 

Elektronikaren inguruko bigarren podcast honetan ez gara atzera begira jarriko, baizik eta gaur egungo Euskal Herriko elektronikaren eszena aztertuko dugu. 3 lagun elkarrizketatu ditu Ramon Zabalegik horretarako:. KATZA, Ines eta EKTZ.