Ikasle babes sarea, konfinamenduaren ondorioetatik ikasleak babesteko mekanismoa
Ikasle babes sarea sortu dute Unibertsitateko Indar Batasuneko ikasleek, koronabirusak irakaskuntza eta egunerokotasunean eragindako beharrak ase eta ikasleak laguntzeko asmoz. Martin Goitiandia UIBko kidearekin hitz egin dugu laguntza sare horren inguruan.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Unibertsitate Indar Batasuneko kidearen arabera, koronabirusak egoera zaildu du irakaskuntza esparruan. Horri aurre egiteko sortutako babes sarearen funtzionamenduaren inguruan, bi mekanismo daudela azaldu digu Goitiandiak: «apunte-banku bat eta ikasketeta-laguntza». Hala ere, koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, baliabide hau «edabaki» bat besterik ez dela aipatu du, ez «konponbide bat».
Konfinamendua hasi zenean, mekanismo hau martxan jartzea beharrezkoa zela ikusi zuten UIBko kideek. Hala ere, horiek «bigarren planoan» daudela esan du: «momentu honetan ebaluazio irizpideak, ikas eta lan baldintzak daude lehen planoan». Horren harira, ikasle babes sarea «panorama handiago baten zati bat izango litzateke», UIBko kidearen hitzetan.