IRRATIA

Estitxu x 4

Este navegador no soporta el elemento audio.


Estitxuren laugarren 'Beste Bat' saioa duzue hau, beraz, azkena. Aurrekoetan denboran atzera egin du eta hizpide izan ditu: kantu bertsionatuak, emakume blues abeslariak eta zentsura pairatu duten kantuak....

Azken honetan, baina, 2020ra mugatu da eta nahiz eta urtea ez den hasi besterik egin, eta gainera pandemiaren zurrunbiloak dena gelditu duen...sortzaileek ahal bezala lanean jarraitzen dute, sortzen eta publikatzen, eta horiek izan ditu hizpide Estitxuk bere azken saio honetan.

6 urte eta gero, O'funkillo talde andaluzak, adibidez, diska berria kaleratu du, hala egindu ere Pearl Jeam taldeak: 'Gigaton' diska kaleratu berri iritsi da koronabirusa eta bertan behera geratu dira haien kontzertu denak,hala ere, bizirik daude sare sozialetan eta bertatik ari dira ere, beraien lanen berri ematen. Hala egin du Neil Young abeslariak ere,  iaz publikatu zen diskako kantu bat baliatu eta osasungintzako langileen argazkiekin osatu du bideklipa eta bere sare sozialetara igo du. Aktibo sareetan ere Rolling Stones-taldekoak. 8 urteko ixilunea eta gero, diska berria oraindik ez dute kaleratu, baina, pasa den apirilaren 23an kantu bat igo zuten plataforma digitaletara aurrerapen moduan, ezin aproposagoa da kantuaren izenburua: Living In A Ghost Town.

Zerenda luzea osatu du Estitxuk azken saio honetan,Peggy Lee, Diana Ross, Joe Bonamassa....