IRRATIA

Jose Luis Zumeta, gogoan

Jose Luis Zumeta sortzaile abangoardista zendu zen atzo. Azken agurrean gehixeago ezagutu asmoz, hainbat testigantza jaso ditugu NAIZ Irratian.

Argazkia: Iñaki Egaña

Este navegador no soporta el elemento audio.


Zumetaren heriotzaren biharamunean, NAIZ Irratian tartea zabaldu dugu hura gogoratzeko. Harekin bizitakoak, edo haren lanek eragindakoak izan dituzte gogoan Jon Maia bertsolariak, Joserra Senperena musikariak eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo, bere herriko, alkateak. 

Iñaki Soto GARAko zuzendariak ere izan ditu oroimen hitzak beretzat.