IRRATIA

Aitor Etxeberria | Nihilism part 1

Musika pilulak irudia

Este navegador no soporta el elemento audio.


Aitor Etxebarria 'El_txef_A' moduan izan da ezaguna. 20 urte ingururekin hasi zen munduan zehar mugitzen, eta teknoaren munduan arrakasta nabarmena izan du. Markak dokumentalaren soinu-banda egitea inflexio-puntu izan zen bere ibilbidean,  eta beste norabide bati segika dabil orain. 'Nihilism part 1' da Aitor Etxebarria gisa izenpetu duen lehena.

Diskoaren kontzeptua hasieratik argi izaten du Aitor Etxebarriak, eta itsas-argi horri segika osatzen ditu lanak. 'Can’t see nobody' kantua izan omen zen, 'Nihilism part 1' honi atea ireki ziona, eta haren atzetik etorri dira diskoa osatzen duten gainerako 8 kantuak.