IRRATIA

Txagorritxun lau alditan eskatu behar izan zuen koronabirusaren proba langile batek, CCOOk salatu duenez

Lau aldiz eskatu behar izan zuen Txagorritxuko ospitaleko langile batek koronabirusaren proba egitea, CCOO sindikatuak salatu duenez. Iñigo Garduño CCOOren arloko arduradunak NAIZ Irratian salatu du «arduragabekeria» dela eta «gardentasuna» eskatu dio Lakuako Gobernuari. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko sarrera. (Endika PORTILLO / FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Iñigo Garduño, CCOOren Osasungintzako arduradunak NAIZ Irratian azaldu du salatu berri duten Gasteizko kasua: «Txagorritxuko langile bat, zeladorea dena, Lan Osasun zerbitzuarengana joan zen bitan, sintomak zituela eta koronabirusaren proba egitea eskatuz. Zeladorea izanik, arreta zuzenik ez zuela eskaintzen eta ez zioten probarik egin eta familia medikuarengana bidali zuten. Hirugarren aldian larrialdietara joan zen eta ez zioten proba egitea onartu. Laugarren aldian, nahiko larri zegoela, proba egin zioten eta positibo eman zuen. Larunbatetik hona zainketa berezien unitatean dago». 

Garduñok azaldu du familiarekin ari direla hizketan baina gaia lan ikuskaritzara eraman asmo dutela. Antzeko beste kasurik ez dutela ezagutzen dio, «nahikoa larria da, beraz espero duguhalakorik ez izatea», baina langileen artean kezka daogela dio, «kezka dago, non lan egiten duzunaren arabera tratua ezberdina baita. Hainbat langilek deitu digute galdetuz ia zer neurir hartu behar dituzten, beraiei modu normalean lan egiteko irizpidea eman baitiete». 

Gardentasun falta 

CCOOko Osasungintako arduradunak salatu du informazioa jaso arren Osakidetza eta Lakua ez direla ari gardentasunez, «kasu hauetan garrantzitsua da  konfiantza, guk ere ikustea hartzen diren neurriak baliagarriak direla eta zertarako hartzen diren. Ez dute dena gurekin adostu beharrik baina gardentasun hori uste dugu ezinbestekoa dela».