IRRATIA

Errefuxiatuen egoera salatzeko, elkarretaratzea Gasteizen Ongi Etorri Errefuxiatuak deituta

Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute larunbat honetan Gasteizen Balkanetako eta Greziako errefuxiatuen egoera salatzeko. Igor Muñoz mugimenduko kidearekin hitz egin dugu Naiz Irratian.

Ongi Etorri Errefuxiatuak ha comparecido en Bilbo. (ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK)

Este navegador no soporta el elemento audio.


Igor Muñoz Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduko kideak azaldu du komunikabideetan ez dela asko entzuten errefuxiatuek bizi duten benetako egoeraz, eta horri bisibilitatea eman nahian, kontzentrazioa deitzea erabaki zutela. Grezia eta Balkanetatik datozen albisteekin, ziurtatu du egoera asko larriagotzen ari dela.

Asilo eskaera asko oraindik erantzuteke dituzte, jende asko Greziako uharteetan harrapatuta dago eta esparruetako egoera «tamalgarria» dela dio Imazek. «Lesbos uharteko Moria esparruan, esaterako, 20.000 pertsona daude 3.000 pertsonentzako denean, osasun gaitz larriak dituzte, arratoiak daude nonnahi...». Hango benetako egoera ezkutatu egiten dutela baieztatu du Imazek. 

Europako Batasunetik sustatzen diren politikak dira, bere ustetan, egoera guzti honen erantzuleak.

Egoera salatzeko, bihar, larunbata, kontzentrazioa deitu dute 14:00etan Correos plazan, Gasteizen.