IRRATIA

Aurrekontuen onarpenaren balorazioa, Eduardo Santos kontseilariaren eskutik

Eduardo Santos, Nafarroako gobernuko Justizia eta Migrazio politiketarako kontseilaria NAIZ Irratian izan da eta aurrekontuen onarpenaren balorazioa egin du Informazioaren Harian.

Eduardo Santos.

Este navegador no soporta el elemento audio.


Maria Chiviteren gobernuak aurrekontuak onartu zituen atzo EH Bildu eta I-Eren abstentzioarekin. Navarra Suma kexu agertu zen, aurrekontuen negoziazioan gobernuak koalizio eskuindarra ez zuela kontuan salatuz.

Eskubide Sozialen Kartak berriz elkarretaratzea egin zuen Nafarroako parlamentuaren aurrean, onartutako aurrekontu horiek herritarren beharrak ez dituztela asetzen salatzeko. Eduardo Santos Nafarroako gobernuko Justizia eta Migrazio politiketarako kontseilariak bere balorazioa eskaini du Informazioaren Harian.