IRRATIA

Beietz | Erraietatik

 

Musika pilulak irudia

Este navegador no soporta el elemento audio.


'Erraietatik' lana aurkeztera dator Beietz! Taldea. 2018an sortu zen Arbizun, herriko jaietan hiruzpa lau kantu jo ostean. Zuzeneko harekin poz-pozik geratu, eta proiektua gorpuzten hasi ziren 7 taldekideak: hala, kantu eta doinu propioak osatu dituzte Hiart, Amaia, Maider, Josetxo, Oihan, Martin eta Peiok. Lantzen duten estiloari ere izen propioa eman diote: zeltik-parranda. 

Gai esanguratsuak nahiz arinagoak esateko premia sentitu du Beietz! taldeak, eta horrela, haien letretan denetik aurki dezakegu, egunerokotasuna eta biziraupena, elkarrekin nahasian.