Emakumeen ikusgarritasuna eta oztopoz beteriko bidea zientzian
Asteon izan da zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna. Tarte berezia eskaini diogu Informazioaren Harian Elhuyarreko Ana Galarragarekin eta zientzian diharduten hiru emakumerekin: Izaro Zubiria Ibarguren, Eva Perez-Pons Andrade eta Izar Agirresarobe.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Antzeko bizipenak ekarri dituzte NAIZ Irratira zientzian buru-belarri diharduten lau emakumek. Elhuyarreko Ana Galarraga izan dugu bidaide tarte berezi honetan. 'Ekinean' atalean jaso ditu Galarragak hamaika neska gazte zientzialariren bizipenak eta horko aukeraketa batekin ezagutu dugu bizi duten errealitatea.
Izaro Zubiria Ibarguren albaitaria eta ikertzailea, Eva Perez-Pons Andrade ingenieria eta Izar Agirresarobe Pineda filosoa izan dira Informazioaren Hariaren 1. edizioan.