IRRATIA

Mikel Markez | Biribilean

 

Musika pilulak irudia

Este navegador no soporta el elemento audio.


Duela 30 urte inguru hasi zen musikagintzan Mikel Markez, gaur egun ere,  kantuak egiten darrai. Joan den urrian aurkeztu zuen Biribilean diskoan, azken urteetako abesti batzuk berrikusi ditu Markezek, eta zuzenean grabatu ditu musikari berriekin, alabaren laguntzaz, eta doinu horien ibilbidea borobilduz.

Kantuen hautaketa oharkabean egin duela dio Mikel Markezek. Ibilbidea berekin batera egin badute ere, abestiak une jakin bat gordetzen duten kapsulatxo gisa ulertzen ditu musikariak, iraganaren isla balira bezala.