IRRATIA

Nafarroako Abiadura Handiko Trena merkantzientzat «bideraezina da», Sustrairen esanetan

Sustrai Erakuntzak egin duen txostenaren arabera, Nafarroako AHTak merkantzientzako «ez du balio». Martin Zelaia fundazioko kidearen esanetan, trenen pisuarekin eta luzerarekin «arazoak» sortuko dira eta Iruñeko Landaben plantarekin konexioa ez dago aurreikusita. «Izatez proiektua zentzugabea bada, orain arte eta zentzugabeagoa da».

aht-tav

Este navegador no soporta el elemento audio.


Sustrai fundazioaren ustez, Nafarroan gauzak alderantziz ari dira egiten: «AHT trenbidea egiten ari dira, baina trenbide konbentzionala konponduz eta hobetuz, merkantzientzat eta bidaiarientzat bideragarria den azpiegitura sor daiteke».

Txostena kaleratu berri du fundazioak, egun Nafarroan AHT eraikitzeko onartuta dagoen proiektuan teknikoki merkantziak eta bidaiariak bateragarri ez direla ondorioztatzen duen informea. Merkantzientzako sarea eraikizea garestiagoa da, bazterbideak eta bestelakoak eraiki behar direlako. Are gehiago, mantenuak kosteak igotzen ditu nabarmen Martin Zelaiaren esanetan.

Merkantziak garraiatzeko erabili nahi bada Abiadura Handiko Trena, logikoena da enpresa handien inguruetan geltokiak eraikitzea. Baina momentuz, Iruñeko Volskwagenen Landaben plantan ez dago horrelakorik aurreikisuta.

Aintzat hartzeko beste kontua, Nafarroako AHT zatia Bartzelonarekin eta Madrilekin lotzerakoan, bi linea horietan ez direla merkantziak garraiatzen. «Zentzugabekeria» honekin amaitu eta eragile politikoekin batzartzeko asmoa du Sustrai Erakuntzak, proiektua geratu dezaten.