IRRATIA

Durangoko Azokaren lehen minutuak, Nerea Mujika Gerediagako presidentearekin

Ikasleentzat ateak ireki eta berehala hitz egin dugu Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentearekin. «Poz handia» zuen gainean, abian delako euskal kulturaren topagunearen 54. edizioa. 

Durangoko Azokako lehen bisitariak, gaur goizean. (Marisol RAMIREZ / FOKU)

Este navegador no soporta el elemento audio.


«Berezitasun handi bat Durangoko Azokarena hori da, osorik dela». 54. edizioara iristeko aurrez izan ohi den elkarlan zabala nabarmendu du Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak NAIZ Irratian. Ikasleentzat goizean ateak ireki eta berehala izan gara berarekin, «hunkituta» agertu da gazteenen gaurko protagonismoarekin, «irudi hau, paisaia hau, benetan transmisioarekin zuzeneko lotura duen irudia da». 

Azokaren inguruan sortzen den kultur giroa ere nabarmendu du, aurrez egiten den lanean sortzen den ekosistema eta Durangon hurrengo egunetan biziko dena; aldi berean biziko diren kontzertuak, topaketak, hitzaldiak.