«Merkatal guneek eta merkataritza elektronikoak baldintza hobeak dituzte lehiatzeko»
Euskaldendak Konfederazioko presidente Bittor Lizarribarrek positiboki baloratu du Gasteizko parlamentuan komertzio txikiari buruz gaur egin duten saio monografikoa. «Balorazioa ona da. Azken boladan merkataritza aurreneko lerroan jartzen ari da, hizpide bihurtzen ari da eta hori ona da». Hori bai, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan komertzio txikiaren egoera «larria» dela baieztatu du.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Bi dira komertzio txikiak dituen arazo nagusienak. Merkatal gune handiak eta merkataritza elektronikoa. «Bat aspalditik dator, bestea berria da, biak dira mehatsu handia eta uste dugu gurekin alderatuta baldintza hobeagoak dituztela lehiatzeko».
Euskaldendak konfederaziotik «diru laguntza gehiago» eskatzen dute merkataritza txikiarentzat. Halaber, «arauak» aldatu behar direla dio Lizarribarrek. «Adibidez kanpotik merkataritza elektronikoaren bidez etortzen diren produktu askok uste dugu ez dutela zergarik ondaintzen eta horrela ezin da lehiatu».
Merkatal gune handien kasuan, Lizarribarrek lehenik azpimarratu nahi izan du gaia ez dela «merkataritza hutsa». Izan ere, merkataritza ereduak ondorioak ditu «gizartean, ekonomian, lurralde antolamenduan edo langileen baldintzetan». Edonola, merkatal gune handien kasuan ere «lege urraketak izaten dira, baldintza hobeetan lehiatzen dira», dio Euskaldendak konfederazioko presidenteak.
Diru publikoari dagokionean, merkataritzara aurrekontu handiagoa bideratu behar dela defendatu du, batez ere «lehenengo sektoarekin eta industriarekin alderatuta. Berdintasun pixkat bat eskatzen dugu laguntzak ematerakoan».