Mikel Etxeberria (ELA Industria): «Tamalgarria da Urkulluk patronalaren diskurtsoa kopiatzea, are gehiago faltsua izanik».
Bigarren greba eguna ari dira gauzatzen gaur Bizkaiko Metaleko langileak. ELAko Industria federazioko arduradunak, Mikel Etxeberriak, EAEko lehendakariak patronalaren alde egindako hitzak salatu ditu.
Este navegador no soporta el elemento audio.
NAIZ IRRATIA
«Tamalgarria da Urkulluk patronalaren diskurtsoa kopiatzea, are gehiago diskurtso hori faltsua delako, jokoz kanpo dago lehendakaria». Mikel Etxebarria ELAren Industria federazioko arduradunaren hitzak dira. Metalaren greba gaur ere jarraipen handia izaten ari dela nabarmendu du.