IRRATIA

«Donostian Torrentek baino sarrera gehiago saldu zituen 'Aupa Etxebeste!'-k»

Donostiako Zinemaldian gaur estreinatuko den ‘Agur Etxebeste!’ filmaren ekoizlea da Iñaki Gomez. Aurrez, duela 14 urte, ‘Aupa Etxebeste!’ filmaren ekoizpenean ere hartu zuen parte. Etxebestetarren sagaz nahiz ‘Aupa Etxebeste!’-k izan zuen arrakastaz aritu da berarekin Maite Bidarte.

Agur Etxebeste!

Este navegador no soporta el elemento audio.


Gomezen esanetan ‘Aupa Etxebeste!’ iritsi zen arte «ia inork ez zuen pelikularik euskaraz zinean ikusi». Gehienentzat lehenengoa izan zela eta gainera jendeak ondo pasa zuela nabarmendu du. «Idealizatuta dago esperientzia hura», esan du.

Gaur egun euskarazko zineak «lehen mailako» kalitate estandar bat duela uste du Gomezek, diru sarrerak, ordea, mugatuak direla.

‘Aupa Etxebeste"'-ren bigarren zatia egiteko ideia egon bazegoela kontatu digu. Urteak pasa dira, baina azkenean iritsi da, gaur estreinatuko dute Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan.