En directo

Aste honetan denboran atzera eta aurrera egin dugu, estilo eta garai desberdinetako harribitxiak elkartuz, gure etxeko zarata, emozioa eta rock & rolla uztartzen dituen saio berezi bat osatzeko.
Gaurko ibilbidea oso berezia izan da. Danzigen lehenengo lau diskoetako zuri-beltzeko blues ilun eta riff monolitikoetatik abiatu gara, John Christ gitarristaren ondarea gogoratuz, eta ildo beretik jarraitu dugu Down supertaldearen disko berriarekin eta Euskal Herriko Cobraren doinu sendoekin. Ondoren, Piss kanadarren erraietako oihuetara zein Touché Amoré klasiko modernoaren emoziora egin dugu jauzi, eta etxeko uztari ere tarte zabala eskaini diogu: Aramaioko The Claytonen high energy doinuak, Elorrioko Sermond's taldearen itzulera, Peiremans+en power popa eta Borla taldearen lan berria izan ditugu entzungai.
Amaitzeko, Alcalá Norteren disko berriarekin jarraitu dugu, eta Beach Bunny, Sour Widows eta Julien Bakerren lan berriekin agurtu dugu saioa.


