En directo

Bederatzi abesti eta mezu zuzena: hegan egin. Askatasun sentsazio horren bila ibili da Geraldine Ramirez bere azken diskoa sortzerako garaian. Euskara eta gaztelera nahastu ditu eta, jazz munduari muzinik egin ez badio ere, folk-pop garaikide bat besarkatu duela esan dezakegu.
Ahotsa da haren instrumentua eta oso agerian geratzen da diskoa entzuterakoan, baita erritmoekin duen jolasteko desira hori ere. Goitik beherako analisia egin diogu ‘Hegan egin’ lanari Geraldinen konpainian.



