En directo

Bigarren Kafea
Entrevista

«Ataun inguruan bakarrik mila kobazulo inguru daude»

2026aren hasieratik dabiltza Zaldibiako Ziztor Espeleologo Taldeko kideak Aralar inguruko kobazuloetan. Betidanik izan dira mendizaleak baina bistan zutenaz haratago zer zegoen jakiteko kuriositateak bultzatu zituen afizio berri horretara. Aritz Sukia eta Josu Murua gonbidatu ditugu.

«Ataun inguruan bakarrik mila kobazulo inguru daude»

Loading player...

Kobazuloetara edonor sartu ote daitekeen edo aurrez formakuntzaren bat jasotzea beharrezkoa ote den galdetuta, beraiek «pixkanaka» murgiltzen joan direla aitortu dute. «Kobazulo batzuetarako sarbidea oso erraza da, kasik makurtu beharrik gabe sartu zaitezke. Gero, pixkanaka, zailtasun gehiago duten kobazuloetan sartzen joan gara. Horietara ekipamendu gehiagorekin sartu behar da eta garrantzitsuena, une oro zentzuz jokatzea da».

Aralar inguruko kobazuloetan ibiltzen dira nagusiki eta Ataun inguruan soilik mila bat daudela adierazi du Muruak. «Kobazulo bakoitza ezberdina da eta bakoitzak ditu bere ezaugarriak, baina amankomunean duten zerbait aipatze aldera, kareharrizkoak dira».

Duela hilabete batzuk Aralarko lehortearen froga modura egin zuten bideo batek dezenteko oihartzuna izan zuen. «Udan ikusi dugu Aralar nola egon den. Belarra ikusi besterik ez zegoen, belarra zegoen kasuetan, egoeraz jabetzeko. Bada, gainazalean bezalaxe, lurpean ere badu eragina lehorteak eta hori erakutsi nahi izan genuen, lehen ura zegoen lekua lehor zegoela erakutsiz».

Entzun  Aritz Sukiarekin eta Josu Muruarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia. 

 

Jaurlaritza Logoa