En directo

Gau Beltzaren atarian, heriotzaz, doluaz eta oroitzapenaz ariko gara aste honetako Gramofonoan. Zortzi kantaren bidez, Mexikoko kondairetatik Estatu Batuetako espetxeetara bidaiatuko dugu, agur intimoak, umore beltza eta hileta-kantuak ezagutzeko.
Chavela Vargas, Johnny Cash, Sufjan Stevens, Nick Cave eta Kylie Minogue, Lila Downs, Jacques Brel, ZETAK eta Maixux Zugarramurdi izango ditugu bidelagun. Eta Celia Cruzekin amaituko dugu bidaia, bizitzari eta musikaren indarrari lekua eginez.
Heriotzaz hitz eginen dugu, bai, baina baita maitasunaz, oroitzapenez eta bizirik gauden bitartean gozatzeko aukeraz ere.


