En directo

NAIZ Irratia

Mirena x 4

Jorge Drexler, Valeria Castro, Rozalen eta Marwan bezalako kantautoreak elkartu ditu Mirenak bere azken saioan. Janus Lester, Bulego, Maren, ETS eta Ginestaren abestiek ere osatu dute hizkuntza eta doinu ezberdinetako hautaketa.

Mirena x 4

Loading player...
Beste Bat Mirena
Beste Bat Mirena (NAIZ Irratia)

Kantautoreen ahotsek eta doinuek hartu dute protagonismoa Mirenaren laugarren eta azken 'Beste Bat' saioan. Euskal Herriko musika eta nazioarteko kantagintza elkartu ditu, belaunaldi, hizkuntza eta estilo ezberdinetako artisten eskutik.

Jorge Drexler, Guillem Roma, Judit Neddermann, Valeria Castro, Marwan eta Rozalen izan dira hautaketako izenetako batzuk. Horien ondoan, Maren, Janus Lester, Bulego, ETS eta Ginesta bezalako artisten lanak entzuteko aukera izan da. Musika-proposamen zabal honekin amaitu du Mirenak hilabetean zehar 'Beste Bat' saioan egindako ibilbidea.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Jorge Drexler — Tinta y Tiempo
Guillem Roma — Un lloc
Judit Neddermann — Vinc d'un poble
Valeria Castro — Guerrera
Marwan — Un dia de estos
Rozalen — Xalbadorren Heriotzean
Maren — Zure Zain
Janus Lester — Maitasun Tabu
Bulego — Zure begi horiek
ETS — Abuela maitea
Ginesta — Pau
Aurrera Altsasu! — Interpretea zehaztu gabe

Jaurlaritza Logoa