En directo

Berri Txarrak izan da Ihana Iriondoren hirugarren 'Beste Bat' saioko protagonista nagusia. Euskal Herriko talde eta artistetatik abiatu eta nazioarteko musika-eszenarainoko loturak bilatzeko proposamenari jarraituz, rockaren adar ezberdinetan barrena murgildu da oraingoan.
Berri Txarraken 'Denak ez du balio' kantuarekin hasi du ibilbidea, eta Rise Against taldearen doinuekin jarraitu du. Ondoren, The Rentals, Weezer, Nirvana, Pixies, The Breeders, PJ Harvey eta Shellac bezalako taldeen lanak entzun dira. Rock alternatiboaren belaunaldi eta soinu ezberdinak elkartu dituen hautaketa Berri Txarraken 'Payola' abestiarekin amaitu da.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Berri Txarrak — Denak ez du balio
Rise Against — Savior
Rise Against — Swing Life Away
Berri Txarrak — FAQ
The Rentals — Friends of P.
Weezer — Undone – The Sweater Song
Weezer — Say It Ain't So
Nirvana — Heart-Shaped Box
Pixies — Where Is My Mind?
The Breeders — Iris
PJ Harvey — Rid of Me
Shellac — Prayer to God
Berri Txarrak — Payola



