En directo

Bigarren Kafea
Entrevista

«Ez dut uste arkitekturak originala izatea bilatu behar duenik»

Berako Mugara arkitektura estudioa Egurtek 2026 sarietako Basque Quality ataleko hiru finalistetako bat da, eta Arquia Próxima 2026 sarietarako ere hautatu dute. Egurtek sariak urriaren 28an banatuko dituzte Bilboko BECen, eta Arquia Próxima jaialdia urriaren 23tik 26ra eginen dute Bartzelonan.

«Ez dut uste arkitekturak originala izatea bilatu behar duenik»

Loading player...
Mugara estudioaren lan bat
Mugara estudioaren lan bat (mugara.com)

Arkitektura ez da hormak altxatzea soilik. Ingurua begiratzea, klimari entzutea eta leku bakoitzak eskaintzen dituen aukerak ulertzea ere bada. Hala ulertzen dute lana Beran kokatutako Mugara estudioko kideek. 

«Arkitektura egiteko paisaiatik edo klimatik ikasten badugu, lanean ariko gara dagoeneko gure artean ez dauden pertsonek jarritako harriekin», esan digu Ander Rodriguez estudioko kideak. Aurreko belaunaldien jakintza aintzat hartzea eta inguruneari entzutea funtsezkoak dira haien lanean. Sormena ulertzeko moduak ere badu berezitasunik: «Haurren begirada edukitzea gustatzen zaigu, inozentziatik eta jakinminetik». 

Arkitekturaz aritu gara Ander Rodriguezekin Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa