En directo

Hertzainak taldearen musika izan da Ihana Iriondok 'Beste Bat' saioan proposatutako ibilbidearen abiapuntua. Aurreko saioan hasitako hari ikusezinari tiraka, Euskal Herriko musikaren eta nazioarteko rockaren arteko loturak arakatu ditu, abesti eta artista ezberdinen bitartez.
'Sigarrillos amarillos' kantuaren bi interpretazioetatik abiatu eta Ruper Ordorika, Joan Baez eta Bob Dylanen lanetara hurbildu da. Hortik aurrera, Judas Priest, Sex Pistols, The Pretenders edota The Clash bezalako taldeek hartu dute protagonismoa. Bertsioak eta musika-erreferentziak uztartu dituen ibilbidea Hertzainak taldearen beste kantu batekin itxi du.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Hertzainak — Sigarrillos amarillos
Ruper Ordorika — Sigarrillos amarillos
Ruper Ordorika — Gure bazterrak
Joan Baez — Txoria txori
Bob Dylan — Don't Think Twice, It's All Right
Joan Baez — Diamonds & Rust
Judas Priest — Diamonds & Rust
Sex Pistols — Holidays in the Sun
The Pretenders — Mystery Achievement
Tom Robinson Band — Power in the Darkness
The Clash — The Man in Me
The Clash — I Fought the Law
Hertzainak — I Fought the Law


