En directo

Josu Waliño, 'Puntu.Eus' domeinuaren inguruan

2005eko irailaren 16an, ICANN erakundeak Punt.Cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzarentzat. Hori aitzakiatzat hartu eta gaia gureratu dugu, Euskal Herrira ekarri dugu. Honetan gehiago sakontzeko, ZEBRABIDEAN izan da Josu Waliño, Puntu.Euseko zuzendaria.

Josu Waliño, 'Puntu.Eus' domeinuaren inguruan

Loading player...
Puntu.eus-en ekitaldia, Bilbo (2014)
Puntu.eus-en ekitaldia, Bilbo (2014) (Luis Jauregialtzo)

Webgune bakoitzak du bere domeinua. Gaur egun, oso ohituak gaude euskal webguneetan Puntu.eus ikustera. Baina hamarkada bakarra igaro da gure webguneetan hori ikusten hasi ginenetik.

2005eko irailaren 16an, Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeak, edo errazago esanda ICANN erakundeak, Punt.Cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzarentzat.

Hori gertaera garrantzitsu bat izan zen, gerora bidea ireki zuen beste hizkuntza- eta kultura-komunitate batzuentzat. Baina gure euskal komunitatearentzat ere. 

ZEBRABIDEAN efemeride hau aitzakiatzat hartu eta gaia gureratu dugu, Euskal Herrira ekarri dugu. Puntu.eus domeinuari begira jarri gara, eta horretarako Josu Waliño, Puntu.Euseko zuzendariarekin aritu gara solasean.

Azaldu digu, nondik sortu zen, zein helbururekin, zein diren erronka nagusiak... eta primiziaren bat edo beste ere eman digu.

Jaurlaritza Logoa