En directo

Aritz Santamaria
NAIZ Irratia
Entrevista
Ipar Arrinda
Ardi moztailea

«Euskal Herriko txoko orotan gure kirola ezagutaraztea eta balioa aldarrikatzea dira helburuak»

Irailaren 19an Euskal Herriko Ardi Moztaileen II. edizioa jokatuko da, Elizondon. Gainera, nazioarteko ardi moztaileen topaleku izango da Elizondoko Juanjo Atxa Mindegia pilotalekua, eta teknika, abiadura eta trebezia handiko ikuskizuna izango da. Ipar Arrindak NAIZ irratiak xehetasunak eskaini ditu

«Euskal Herriko txoko orotan gure kirola ezagutaraztea eta balioa aldarrikatzea dira helburuak»

Loading player...
Abadiñon jokatu zen Euskal Herriko Ardi Moztaileen lehenengo txapleketako irudia
Abadiñon jokatu zen Euskal Herriko Ardi Moztaileen lehenengo txapleketako irudia (Oskar Matxin | FOKU)

Pasa den urteko Abadiñon ospatu zen estreinako edizio historikoari jarraipena emanez, Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketak bigarren edizioa izango du irailaren 19an. Bigarren edizioak Elizondoko Juanjo Atxaga Mindegia pilotalekua hartuko du, eta euskal ardi moztaileak ez ezik, nazioartekoak ere bilduko dira bertan. Ipar Arrindak NAIZ irratian azaldu du txapelketaren nondik norakoak. 

Abadiñoko edizioaren ondoren Munduko Txapelketan Euskal Herria ordezkatu zutela azaldu du Arrindak. Hurrengo urratsa, Nazioarteko Kontseiluko kide izatea izan zen, eta horri esker «ospe ona» lortu izan dutela azaldu du Arrindak.

Elizondon, bi modalitatetan lehiatuko dira moztaileak: makinaz eta guraizez. Makina bidezko modalitatean, ardiaren ilea makina elektrikoarekin kenduko dute; guraizezkoan, berriz, eskuzko artazien bidez egingo dute lana. Hala ere, hirugarren modalitate bat dagoela zehaztu du Arrindak, baina gurean ez daude «artilari aski» txapelketa antolatzeko. Hala ere, Arrindak gogoratu du formakuntzak abian daudela, eta Elizondon erakustaldiak eskainiko dituztela gehitu du.

Euskal Herriak artzaintzan eta abeltzaintzan sustrai sakonak izan ditu, eta ardimoztaileen lana ezinbestekoa da artaldeen kudeaketan. Hala ere, Arrindak «sarritan ikusezina den jarduera bilakatu dela eta, elkarteak, ekitaldi, erakustaldi zein txapelketen bitartez ikusgarritasuna» eman nahi diola azaldu du, belaunaldi berriak erakartzeko asmotan.

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta txapelketako lehiaz harago, artilezko erakustaldiak, bertako produktuak, artisau azoka eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 

Jaurlaritza Logoa